Jardunaldi beltza Eibar Saskibaloiko senior taldeentzat
Ez dihardu izaten denboraldi hasiera ona Eibar Saskibaloikoentzat eta azken asteburuan jokatutako jardunaldian bi senior taldeek galdu egin zuten. Alde batetik, Gipuzkoako 2. Mailan dabiltzan emakumezkoek Ordizian eta 79-18 galdu zuten. Horrela, hiru jardunaldi jokatu ondoren, eibartarrak azken postuan daude hiru punturekin eta bihar Zast Oak taldearen aurka jokatuko dute, 20:15ean, Ipuruan.
Gipuzkoako 1. Mailan jokatzen duten gizonezkoek, bestalde, etxean 51-68 galdu zuten Elorri-Aldapa taldearen aurka. Eibartarrek bost partidu jokatu dituzte dagoeneko eta, azken sailkatuaren aurka galdu zutenez, orain eurak dira azkenak sailkapenean. Oraingoan, Astigarragako Mundarroren kontra jokatuko dute zapatuan, urriak 25, 18:00etan, Astigarragako kiroldegian.