“Jateko moduko ipuinak”, zapatu arratsaldean umeen liburutegian
2019/10/24
15:43
eta kitto!
Zapatuan, arratsaldeko 18:00etan hasiko da “Jateko moduko ipuinak” izenburuko ipuin-kontakizuna umeen liburutegian. Zapatuko Ipuina egitasmoaren baitan egingo den saioa 4 urtetik gorako umeentzat egokia da eta Maite Frankok eskainiko du. Antolatzaileen berbetan, “bere ipuin-kontalari saioetan, ahoz aho ibilitako ipuinak, argitaratu berriak zein egileak berak sortutakoak jolas, asmakizun eta dramatizazioekin nahasten dira, barruan umore, misterio, mezu positiboak eta kresala ugari daramatzatelarik. Ipuin hauetan, elikadura dugu ardatza, aitzakia, irtenbide edota galbidea, bizirautea jokoan baitago. Otorduetan kontatzeko moduko istorioak, zapore ona uzten dutenak”. Sarrera doan izango da.