Javier Riañok hartuko du Julian Erasoren lekukoa OCETAko presidentetzan

Kargua utzi arren, Erasok ez du txirrindularitzaren mundua alde batera utziko
Javier Riañok hartuko du Julian Erasoren lekukoa OCETAko presidentetzan
2024/12/16 11:19
eta kitto!

Zazpi urte baino gehiago eman ondoren, Julian Erasok OCETAKO (Organización Ciclista Euskadi - Txirrindulari Elkartea) presidentetza laga du, eta bere tokia orain arte aldamenean izan duen Javier Riaño Itzulia Basque Countryko eta Donostiako Klasikoko zuzendari nagusiak hartuko du. Eraso oinarrizko zutabea izan da Euskadiko txirrindularitzaren garapenean, baita ekitaldi esanguratsuen antolaketako funtsezko eragilea ere; esate baterako, Itzulia Basque Country, EuskalBizikleta, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa. Izan ere, nazioarteko egutegian duten ospe handia sendotu du azken urte hauetan.

Kargua utzi arren, Julian Erasok ez du txirrindularitzaren mundua alde batera utziko. Bere esperientzia eta jakintza baliabide baliotsuak izango dira beti, OCETArekin lan egiten jarraituko duelako, baita kirol horrekin lotutako beste proiektu batzuetan ere. Bere lekukoa hartu duen Javier Riañok gaur egungo proiektuak indartzen eta etorkizuneko erronkei aurre egiten jarraitzeko erronka horretan izango du Erasoren laguntza ere.