Jaz Eibar Triatloi Taldeko hiru ordezkari izan ziren Espainiako Sprint Triatloi Txapelketarako sailkatzeko Portugaleteko proban
2021/06/17
08:55
eta kitto!
Aurreko domekan Portugaleten jokatutako Espainiako Sprint Triatloi Txapelketarako sailkatzeko bigarren eta azken frogan Jaz Eibar Triatloi Taldeko hiru ordezkari izan ziren, Galder Hernandez eta Miguel Ledesma ermuarrak eta Maialen Zubizarreta eibartarra, eta hirurek paper oso duina egin zuten estatu osoko atletek hartu zutela parte kontuan hartuta. Ledesma 50. postuan sailkatu zen eta Hernandez 64.ean; emakumezkoen proban, bestalde, Zubizarreta 49. postuan helmugaratu zen.
Urrian Pontevedran jokatuko den Espainiako txapelketarako sailkapen-proba hori oso gogorra izan zen, “bizikletako segmentuan Eibarren baino aldapa gehiago zeudelako”. Itsasadarrean 750 metroko igeriketa-saioa egin zuten, hiru itzulitan zirkuitu bihurgunetsu eta teknikoan 20 kilometro bete zituzten bizikleta gainean eta, azkenik, oinez bi itzulitan erabat laua zen trazatuan 5 kilometro osatu zituzten.
Lehiaketek aurrera jarraitzen dute eta asteburu honetan gure herriko klubarekin parte hartzen duten hainbat taldekide Logroñon izango dira zapatuan, bertan jokatuko den Errioxako triatloian lehiatzen.