Jazz Gaua eta Orro Fest jaialdiak hartuko ditu Gaztetxeak gaur eta bihar

Jazz Gaua eta Orro Fest jaialdiak hartuko ditu Gaztetxeak gaur eta bihar
2023/07/06 17:42
eta kitto!
Eibarko Gaztetxeak bi musika jaialdi prestatu ditu bata bestearen atzetik. Gaur 21:00etan Jazz Gaua hasiko da, Zip Trio (Euskal Herria/Katalunia/Extremadura) eta Combo están ustedes (Euskal Herria) taldeekin. Sarrerak 3 euro balio du.

Eta biharko arratsalde-gau berezia prestatu dute. Bost talde igoko dira oholtzara 18:30ean hasiko den Orro Festen, eta sarrerak bost eurotan erosi ahal izango dira, Gaztetxean bertan. Hauek dira Orro Festen arituko diren taldeak: Llama a la pasma (death mental, Abadiño), The Red Army (HC/Street Punk, Ermua), B.D.S.M. (hard folk, Ermua), Konorte (hardcore, Durango) eta TKM (punk anisatua, Bilbo).

orrofest