Jesus Belaustegi "Barti"ren zeramika-lanak Untzagako jubilatuen etxean daude ikusgai
2021/09/06
18:38
eta kitto!
Ostiralean zabaldu zuten Jesus Belaustegi “Barti” artista eibartarraren zeramika erakusketa Untzagako jubilatu etxean, beheko solairuko aretoan. “Xumetasunaren xarma” izenburuko erakusketa ikustera joan nahi duenak irailaren 19ra arte izango du aukera, astegunetan 19:30etik 21:30era eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.