Jesus Belaustegiren zeramika-lanen erakusketa zabalduko dute gaur Topalekun

Jesus Belaustegiren zeramika-lanen erakusketa zabalduko dute gaur Topalekun
2023/11/10 15:03
eta kitto!
Jesus Belaustegi eibartarrak egindako zeramika-lanekin erakusketa inauguratuko dute gaur, 19:00etan, Topaleku Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan. Azaroaren 26ra arte egongo da ikustera joateko moduan, egunero 19:00etatik 21:00etara, eta, asteburuetan, arratsaldez zabaltzeaz gain, eguerdian ere irekiko dute, 12:00etatik 14:00etara.

Erakusketa zabaltzeaz gain, Belaustegik Raku teknikaren erakustaldia eskainiko du, labea duen baserrian. Abenduaren 2an izango da hori, 11:00etatik 13:30era, eta joan nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute, arratekultu@gmail.com helbidera idatzi edo 638 28 912 telefonora deituta.