Jesus Eguigurenek egin behar zuen liburu-aurkezpena bertan behera geratu da

Domekako tren-istripuarengatik Espainiako Gobernuak ezarritako hiru eguneko dolu ofizialarekin bat egin du Eibarko Elkarte Sozialistak.
Jesus Eguigurenek egin behar zuen liburu-aurkezpena bertan behera geratu da
Argazkia: PSE-EE Euskadi
2026/01/21 09:53
Silbia Hernandez Arrazola

Urtarrilaren 22rako, 18:30ean Portalean egitekoa zen Jesus Eguigurenen “Memorias politicas” liburuaren aurkezpena bertan behera lagatzea erabaki du Eibarko Elkarte Sozialistak, “domekan Adamuzen (Kordoba) gertatutako tren-istripu tragikoak eragindako errespetu eta dolu seinale gisa”. Ekitaldia bertan behera lagatzeaz gain, biktimen familiei eta senideei “doluminik zintzoenak” helarazi nahi dizkiete: “Gure pentsamenduak eta hurbiltasuna zoritxar honen ondorioak pairatzen ari diren pertsona guztiekin daude, eta zauritutakoei ahalik eta sendatze azkarrena opa diegu”.
Espainiako Gobernuak ezarritako dolu ofizialeko dekretuarekin bat etorriz, Eibarko Elkarte Sozialistak epe honetan aurreikusita zeuden ekitaldi publiko guztiak bertan behera laga ditu.