“Joker” eta “Los destellos” izango dira asteburuko zine-karteldegian
Zapatutik astelehenera arteko Coliseoko zine-programazioan, aurreko asteburutik karteldegian dagoen Arantxa Echevarriaren “La infiltrada” pelikulari Todd Phillips-en “Joker. Folie à Deux” eta Pilar Palomeroren “Los destellos” filmak gehituko zaizkio, eta umeentzako edo familian ikusteko laugarrena Josh Cooley-ren “Transformers One” animaziozkoa izango da. Hori bai, azken zinta hori bakarrik domekako saioan proiektatuko da, Antzokian zapatuan beste ekitaldi bat eskainiko dutelako. “Los destellos” 1 Aretoan emango dute, “Joker” 2 Aretoan joango da, eta “La infiltrada” 2 Aretoaren eta Antzokiaren artean banatuko da. Pelikuletako iraupenari dagokionez, “Joker” bi ordutik gora luzatzen da, “La infiltrada” bi ordura iristen da, eta “Transformers” eta “Los destellos” ere 100 minutura heltzen dira.