Jokin Merino ringera itzuliko da urriaren 17an, Bergaran
Boxeolari eibartarrak Nafar Sustraiak taldeko Michael Diazen aurka borrokatuko du
2026/10/08
12:48
Ekhi Belar Errasti
Maiatzean Soraluzen borrokatu ondoren, ringera igoko da berriz Jokin Merino urriaren 17an, 19:00etan, Bergarako Udal Pilotalekuan egingo den jaialdian. Sorabox taldeko boxeolari eibartarrak Nafar Sustraiak taldeko Michael Diaz izango du aurkari.
Boxe jaialdirako sarrerak pilotalekuan bertan, Bergarako Harry’s burguer tabernan edo Eibarko Beleko tabernan erosi ahal izango dira 17 euroan (takillan 23 euroan). Bestela, 639 27 56 75 telefonora deitu daiteke.