Jokin Oregiren “Bo Jauna” antzeztuko dute bihar Coliseon
2024/01/19
13:37
eta kitto!
Testurik gabeko antzerkian espezializatutako Marie de Jongh konpainiak “Mr Bo/Bo Jauna” lana aurkeztuko du bihar, 17:00etatik aurerra, Coliseo antzokian. Maskara eta clowna uztartzen dituen pieza berri hori publiko guztientzako da, hitzik gabeko ikuskizuna izateaz gain. Antzezlanak boterea du hizpide, “umorea, barreak, dibertsioa eta makkara bereziak” erabiliz. Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales eta Anduriña Zurutuza antzezle dituen obra ikusteko sarrerak 5 euro balio du.