Jon Aranak Gipuzkoako Xake Txapelketaren laugarren txandan irabazi du

Azken txanda azaroaren 7an izango da Elgoibarren, eta Ibon Muñozek puntu erdiarekin nahikoa izango du txapeldun izateko
Jon Aranak Gipuzkoako Xake Txapelketaren laugarren txandan irabazi du
2026/11/03 10:40
Ekhi Belar Errasti

Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusiaren laugarren txanda jokatu zuten larunbatean, urriak 31, Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan. Bertan, Jon Aranak garaipena lortu zuen Axel Rodriguezen aurka.

Laugarren jardunaldiaren ondoren, Ibon Muñoz dago sailkapenaren buruan, jokatutako lau partidak irabazita. Atzetik ditu Jon Arana, Iker García eta Paul Sierra. Txapelketa azken txandan erabakiko da: Muñozek puntu erdiarekin nahikoa izango du txapeldun izateko, baina Jon Aranaren aurka arituko da azken jardunaldian.

Xabier Beorleguik, berriz, Alfonso Gonzalezen aurka jokatuko du azken partida.

Azken txanda datorren larunbatean, azaroaren 7an, izango da, Elgoibarko Zubi Ondo Xake Elkartearen egoitzan, 16:00etan hasita.