Jon Garaño eta Aitor Arregiren “Marco” helduko da Coliseoko karteldegira
'Rita', 'La cocina' eta 'Shin Chan: El superhéroe' pelikulak er emango dituzte
2024/11/08
11:19
eta kitto!
Hiru dramek osatuko dute, ohiko animaziozkoarekin batera, asteburu honetarako Coliseok eskainiko duen zine-karteldegia. Aurreko asteburutik bertan dagoen Paz Vegaren “Rita”-ri, oraingoan Garaño eta Arregiren “Marco” eta Alonso Ruizpalaciosen “La cocina” gehituko zaizkio, guztiak ere nahikoa oihartzun eta interes asko piztu dituztenak. Hitoshi Oneren “Shin Chan: El superhéroe” izango da familian ikustekoa aproposa izango den oraingo animaziozko pelikula. Filmak, betiko lez, zapatutik astelehenera proiektatuko dituzte: “Rita” 1 Aretoan joango da, bi ordutik gorako “La cocina” 2 Aretoan eta “Marco”-rentzat izango da Antzokia. “Shin Chan” 2 Aretoan joango da zapatuan eta Antzokian domekan.