Jon Gorrotxategi eta Mikel Oyarzabal futbolariek omenaldia jasoko dute ostiralean

Realeko jokalariek Kopa irabazi zuten apirilean eta, gainera, kapitainak gola sartu zuen finalean
Jon Gorrotxategi eta Mikel Oyarzabal futbolariek omenaldia jasoko dute ostiralean
2026/05/20 12:37
Ekhi Belar Errasti

Dantzaren Nazioarteko Eguneko ekintzekin bat egiten zuenez omenaldia atzera bota ondoren, Eibarko Udalak Jon Gorrotxategi eta Mikel Oyarzabal futbolariei aitortza egingo die ostiralean, maiatzak 22, 19:00etan, Untzagan.

Realarekin Kopa irabazi ondoren, Oyarzabalek finalean gola sartuta gainera, herrikideen beroa jasoko dute horrela futbolariek. Horretarako, 19:00etan, Untzagan harrera egingo zaie eta, gero, Udaletxeko balkoira igoko dira agurtzera.