Oyarzabal eta Gorrotxategi futbolariei egin behar zitzaien omenaldia atzeratu dute
Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira prestatutako egitarauarekin egiten zuen bat omenaldiak
2026/04/24
09:06
Ekhi Belar Errasti
Realak Kopa irabazi duenez, Eibarko Udalak Mikel Oyarzabal eta Jon Gorrotxategi futbolari eibartarrak omentzeko ekitaldia prestatu zuen gaurko, 20:15ean. Ekitaldiak Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira prestatutako egitarauarekin egiten zuen bat bete-betean eta, beraz, Jon Iraola alkateak esan duenez, Jokin Aperribay Realeko presidentearekin berba egin ondoren, omenaldia beste egun baterako atzeratzea erabaki dute
Alkateak aipatu duenaren arabera, laster jakinaraziko dute zein izango den omenaldiaren data berria.