Jon Maia irabazle Coliseoko saioan

Jon Maia irabazle Coliseoko saioan
2019/10/28 15:51
eta kitto!
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena jokatu zen zapatuan Coliseoan eta Jon Maiak irabazi zuen 475 puntu lortuta. Jokin Uranga izan zen bigarrena 467,5 punturekin eta Unai Muñoa hirugarren 451 punturekin. Emaitza honekin, Maia zuzenean sailkatu da abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den finalerdietarako.

 

Sailkapena:

  1. Jon Maia Soria.........................475

  2. Jokin Uranga Isuskiza.............467,5

  3. Unai Muñoa Amundarain........451

  4. Gorka Maiz Alustiza.................441

  5. Mikel Tapia Aierbe...................424,5

  6. Felix Zubia Olaskoaga............423,5