Jon Maia nagusitu da Eibarren eta Ilunberako txartela eskuratu du

Jon Maia nagusitu da Eibarren eta Ilunberako txartela eskuratu du
2015/12/06 19:10
eta kitto!
Jon Maia nagusitu da Eibarren, Astelena frontoiak hartu duen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurreko saioan, 500'5 puntu lortu eta gero. Bere atzetik, bigarren eta hirugarren geratu dira Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Nahikari Gabilondo, hurrenez hurren. 1.100 bertsozale inguru bildu dira Astelena frontoira eta, gaurko saioa amaituta, Ilunben abenduaren 19an 17:00etan egingo den finaleko parte-hartzaileak zehaztuta geratu dira: finalaurreko saioetan nagusitu ondoren zuzenean sailkatu diren Alaia Martin, Unai Agirre eta Jon Maia bertsolariekin batera, bildu duten puntuazioari esker sailkatu diren Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa". Finalerako sarrerak eskuragai daude bai www.bertsosarrerak.eus atarian, eta baita Durangoko Azokan, Bertsozale Elkarteak eta Lankuk atondutako standean (Goienkale 46). Bazkideek 15 eurotan dituzte sarrerak, 6 eta 16 urte bitartekoek 10 eurotan eta gainerakoek 20 eurotan.