Jon Maiak “Riomundo” nobelari buruz jardungo du bihar Portalean
2019/05/13
14:49
eta kitto!
Juan San Martin liburutegiak antolatutako gaztelerazko irakurketa klubeko hurrengo saioa bihar izango da, 19:00etan Portalean (3. batzartokian) eta Jon Maia idazle eta bertsolaria gonbidatu dute solasaldira, "Riomundo" bere nobelari buruz berba egiteko. Peru Magdalenak gidatuko du saioa eta irekia izango da, joan nahi duten guztientzat. Maiak idatzi zuen lehen eleberri honetan, frankismo garaiko bizi baldintzek derrigortuta euren jaioterria laga eta Euskal Herrira etorri behar izan zuen bere familiaren historia kontatzen du. Idazlearen berbetan, “lur ezezagun hontara, bizibide hobearen bila zetozen milaka eta milaka emigrante familia horietako baten istorioa da honakoa. Maletaz eta istorioz zamatuta trenetik jaitsi eta Vascongadas izeneko lur arrotz eta amiltsuan bizitzen jarri zen familia baten abentura. Gaur egun, munduko edozein bazterretan gertatzen ari den bezalaxe, Euskal Herriaren historian berebiziko garrantzia izan duen fenomeno batean girotutako nobela da hau”.