Jon Maiaren lan berrirako sarrerak salgai daude dagoeneko

Jon Maiaren lan berrirako sarrerak salgai daude dagoeneko
2023/12/04 09:12
eta kitto!
“Kantu berri bat gara” Jon Maiaren ikuskizun berria urtarrilaren 12an izango da Coliseon arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Eibarko Udaleko Kultura sailak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatu dute ikuskizuna eta, Sestaoren atzetik, gurea izango da estrenaldia egingo den lehen herrietakoa. Sorpresaz beteriko ikuskizuna izango dela aurreratu dute antolatzaileek, “eibartarrontzat erreferente diren gonbidatu berezi askorekin”. Dagoeneko sarrerak salgai daude, online Kutxabank.eus-en eta Coliseoko leihatilan ohiko egun eta ordutegian.