Jon Plazaola umoregileak ‘Tu-Tum Platz!’ bakarrizketa saioa eskainiko du bihar Hezkuntza Esparruan

Komedia Fest jaialdiko bigarren emanaldia izango da 20:30ean hasiko den hau
Jon Plazaola umoregileak ‘Tu-Tum Platz!’ bakarrizketa saioa eskainiko du bihar Hezkuntza Esparruan
2025/09/26 11:48
eta kitto!

Komedia Fest jaialdiaren bigarren emanaldia jasoko du bihar, irailak 27, Hezkuntza Esparruak, 20:30etik aurrera. Jon Plazaola izango da protagonista oraingoan eta ‘Tu-Tum Platz!’ bakarrizketa saioa eskainiko du.

‘Tu-Tum Platz!’ ikuskizunarekin ia bi hamarkada atzera egingo du eta ‘stand up’ formatuko bakarrizketa egiten hasi zeneko sasoiak gogoratuko ditu.

Sarrerak salgai daude oraindik eta K25ETAKITTO kodearekin deskontua lortu dezakezue.