Jon Sarasuaren aurkezpen-hitzaldia eguazten arratsaldean

Jon Sarasuaren aurkezpen-hitzaldia eguazten arratsaldean
2015/05/05 00:00
eta kitto!
Bihar (eguaztenean, hilaren 6an) 19.00etatik aurrera, Jon Sarasua egongo da Portalean, areto nagusian, …eta kitto! Euskara Elkarteak eta liburutegiak antolatutako Idazlearekin Harixa Emoten literatur solasaldian. Sarasuak "Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak" (Pamiela, 2013) liburuari buruz egingo du berba. Egileak berak dioenez, "euskararen norabideaz pentsatzeko angelu batzuk hartuta, orri hauek zatika egindako begiratuak dira, adar anitzetan barreiatuak". Jende guztiari zabalik egingo den ekitaldian idazleak, besteak beste, hizkuntza kontuetan nola eta nora goazen azaltzen ahaleginduko da.