Jone Ibañez eta Arene Altonaga futboleko Euskadiko selekzioaren deialdian
2022/12/20
09:31
eta kitto!
Euskal selekzioak gaur Mendizorrotzan, arratsaldeko 19:00etan hasita, Txileren aurka jokatuko duen partidurako deialdian zazpi taldetako jokalariak daude, eta euretako bi Eibar FT-ko Jone Ibañez eta Arene Altonaga erdilariak dira. Deialdean Realeko bost, Osasunako lau, Athletic-eko hiru, Alaves-eko eta Eibar FT-ko bina eta Levanteko eta Granadako bana daude. Juanjo Arregi da hautatzailea, gaur egun Alavesen dagoen Iñigo Juaristi ordezkatu ondoren.