Jose Angel eta Bittor Astigarraga eta Bittor Ugarteburu omendu zituzten larunbatean
Aurretik Lehendakari Saria jokatu zen Asola Berrin eta Alex Campos eibartarra gailendu zen
2026/06/08
17:08
Ekhi Belar Errasti
Hiru Txirlo bola-jokoaren festa handia bizi izan zen larunbatean Eibarren. Goizean, Lehendakari Saria jokatu zen Asola Berrin eta txapela etxean geratu zen, Alex Camposek bolatokia ondo ezagutzen duela erakutsi zuelako. Gipuzkoako Txapelketako lehen 64 bolariek hartu zuten parte bertan eta ikusmira sortu zuen lehiak.
Horren ondoren, Ixuan egin zuten bazkaria eta, txapelketen sariak banatzeaz gain (baita Ostiral Gauetako Txapelketarena ere), Jose Angel eta Bittor Astigarraga anaiek eta Bittor Ugarteburuk omenaldia jaso zuten (Jose Angelen saria iloba Arkaitzek jaso zuen). Eguraldi euritsuak ez zuen zapuztu omenaldi beroa eta hiru-txirlo festari amaiera ezin hobea eman zion.











































