Jose Luis Irigoienen "Loretxuak" erakusketa zabaldu dute Iruñean

Jose Luis Irigoienen "Loretxuak" erakusketa zabaldu dute Iruñean
2023/09/25 12:33
eta kitto!
Jose Luis Irigoien Klub Deportiboko argazkilaritza taldeko kidearen lanak Iruñean ipini dituzte ikusgai, Nafarroako Argazki eta Zinematografia Elkartearen (AFCN) Contraluz aretoan. Loretxuak izenburuko erakusketa urriaren 27ra arte egongo da zabalik, eguen eta barixakuetan, 18:30etik 20:30era.