Jose Luis Otamendi arituko da biharko Harixa Emoten-eko saioan

"Landura" bere poesia liburuari buruz egingo du berba Jose Luis Otamendi idazleak
Jose Luis Otamendi arituko da biharko Harixa Emoten-eko saioan
2024/05/13 12:31
eta kitto!

Bihar, martitzena, izango da Idazlearekin Harixa Emoten irakurle taldearen maiatzeko saioa, 19:00etan Portaleko 1. batzartokian. Jose Luis Otamendi gonbidatu dute, Landura bere poesia liburuari buruz berba egiteko. Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du literatur-solasaldia. Jarduera hori Udal Liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatzen dute, euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko asmoz.