Jose Mari Fernandez Basterretxearen argazki-erakusketa zabalduko dute gaur Untzagan
2021/09/24
10:03
eta kitto!
Gaur inauguratuko du argazki erakusketa Jose Mari Fernandez Basterretxea eibartarrak Untzagako jubilatu etxean. 16 urterekin hasi zen argazkiak egiten, Pepe Buenacasa sasoi hartako argazkilari bikainaren laguntzaile lanetan. Harrezkero argazkilaritza bidelagun izan du, batez ere bere beste zaletasun handiarekin, mendiarekin uztartu zuenean.
Urteetan ibili da mundu osoan zehar argazkiak egiten: Kilimanjaron (Tanzania), Annapurnan (Nepal), Serengetiko parke nazionalean (Kenia), Alpeetan, Piriniotan, Picos de Europan… Urriaren 10era arte joan daiteke ikustera, 18:00etatik 20:30era astelehenetik barixakura eta 11.00etatik 14:00etara zapatu eta domeketan.