Josemi Arranzek eraman du lehen saria 46. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan
2023/10/31
11:31
eta kitto!
Domekan egin zen Udalak eta Eibarko Artisten Elkarteak urtero antolatzen duten Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren 46. edizioa. Betiko martxan, parte-hartzaileek goiz osoa izan zuten Eibarko txokoren bat margotzeko eta, amaieran, epaimahaikideek lehen saria Josemi Arranzi ematea erabaki zuten, Ego Gain kaletik Untzaga plazara bitarteko kale-zatia erakusten duen margolanarengatik. Edizio honetako bigarren saria Eduardo Alsasuarentzat izan da, hirugarrena Jokin Telleriarentzat, eta laugarrena Iker Mugarrarentzat.