Joxe Labaka eta Aitor Otaegi irabazle El Corte Inglés Rallysprint-ean

Joxe Labaka eta Aitor Otaegi irabazle El Corte Inglés Rallysprint-ean
2013/07/22 00:00
eta kitto!

Mitsubishi Evo V auto batekin irabazi zuten Labakak eta Otaegik zapatuan jokatutako Eibarko El Corte Inglés Rallysprint-aren hirugarren edizioa. Escudería Eibarrek antolatzen duen proban 69 autok hartu zuten parte, sei mailatan banatuta. Rallysprint-eko Euskal Herriko txapelketaren zortzigarren proba puntuagarria izan zen herenegungoa eta parte-hartzaileek bero ikaragarriari egin behar izan zioten aurre. Gorka Antxustegik, Urko Pagoaga kopiloto zuela, irabazi zituen lehenengo bi tramoak, baina hirugarrenean eta azkenean bertan behera laga behar izan zuen proba. Hor eskuratu zuen lidergoa Joxe Labakak (Aitor Otaegi kopilotoa zuela), amaieran nagusitzeraino, Ander Aranaren (Arkaitz Kobeaga kopilotoarekin) eta Aingeru Castroren (Alejandro Pérez kopilotoa) aurretik. Probako denborarik onena Txus Jaiok eta Jesus Urkidik egin zuten, BMW E30 batekin; FL-ko onenak izan ziren, baina azken hauen denborak ez zuten balio Rallysprint sailkapenerako. Probak bai balio zuela Euskal Herriko Erregulartasun Sport txapelketarako eta hor Aitor Arandia (Zugaitz Dañobeitia) izan zen onena, Martin Cubilloren (Jose Mª Foronda) eta Aitor Carroceraren (Roberto Carazo) aurretik. Azkenik, Gorka Eizmendi eta Haritz Olasagastirentzat izan zen garaipena Abarth Punto 2013ko Kopan.
Guzttira Escuderia Eibarko sei ordezkarik hartu zuten parte, honako postuetan sailkatuz: 10.ean, Aitor Arrieta eta Alaitz Urkiola; 11.ean, Jon Zuazua eta Eneko Artetxe; 15.ean, Urbito Asua eta Gorka Silva; 19.ean, Alex Velasco eta Ismael Urionaberrenetxea. Bertan behera laga behar izan zuten proba Jorge Rodríguezek (Ander Bikandi) eta Aitor Rochak (Juan Antonio Lucas).