Juan Diego Bottok zabalduko ditu Antzerki Jardunaldiak gaur Coliseoan
2013/02/20
00:00
eta kitto!
Gaur 19.00etan hasiko da 36. Antzerki Jardunaldien irekiera ofiziala emateko ekitaldia, Coliseo antzokian. Aurten, gainera, ekitaldian bertan Txema Cornagori omenaldia egingo diote. Urtero legez, aktore ezagun bat gonbidatu dute ekitaldira eta gaurkoan Juan Diego Bottok emango du hitzaldia, El Teatro y la memoria izenburuari jarraituta eta Juan Velázquez Diario Vasco-ko Aula de Cultura-ko zuzendariak aurkeztuta.
Bestalde, ekitaldia agurtu baino lehen Narruzko Zezen antzez artikulu eta gidoientzako lehiaketako 28. edizioko sariak ere banatuko dituzte.