Juan Diego Bottoren “14.4” biharko Antzerki Jardunaldietan

Sergio Peris-Mencheta da lanaren zuzendaria eta Ahmed Younoussik antzeztuko du
Juan Diego Bottoren “14.4” biharko Antzerki Jardunaldietan
2025/03/24 11:26
eta kitto!

Madrilgo Barco Pirata eta Teatro Español konpainien eskutik bihar, martitzena, “14.4” izeneko 105 minutuko drama eskainiko dute Antzerki Jardunaldien barruan. Lanaren egilea Juan Diego Botto da eta, Sergio Peris-Mencheta zuzendaritzapean, Ahmed Younoussik antzeztuko du. Lan honek distantzia labur batek (14,4 kilometro) bereizten dituen bi munduren arteko bidaia jorratu nahi du, hizkera errealista eta, aldi berean, erabat liriko eta poetiko baten bidez. Ahmeden istorioan, haren begietan Espainia paradisua da lurrean, bidearen amaiera, bidaiari orok amesten duen Itaka. Antzezlana ohiko orduan izango da, 19:00etan.