Juan Palacios zinemagile eibartarrak arrakasta lortu du Xixongo Nazioarteko Zine Jaialdian
Espainiar Zinemako Luzemetraia Onenaren eta Zuzendari Onenaren sariak jaso ditu ‘As the Tide Comes In’ pelikularekin
2024/11/28
09:48
eta kitto!
Xixongo Nazioarteko Zine Jaialdia egin da hilaren 15etik 23era eta Juan Palacios zinemagile eibartarrak bi sari eskuratu ditu bertan ‘As the Tide Comes In’ pelikularekin. Batetik, Espainiako Zinemako Luzemetrai Onenaren eman diote eta, bestetik, Espainiako Zinemako Zuzendari Onenaren saria.
Palaciosek Danimarkan grabatu zuen pelikula 2023. urtean Sofie Husum Johannesenekin batera, eta lanak Xixongo jaialdiko epaimahaiaren berba ederrak jaso ditu: “’As the Tide Comes In’ pelikula saritu dugu poesiaz eta ingurumenaren hausnarketaz beteriko unibertso bisualean murgildu gaituelako, eta eraldatzen ari den komunitate txiki baten erretratoa eskaini digulako umorez jositako begirada sentikor batetik”.