Juan San Martin bekaren deialdi berria aurkeztu dute
2019/09/12
11:25
eta kitto!
Juan San Martin bekaren aurtengo ikerketa esparrua historia izango da. Bekara aurkezteko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik (Pegoran edo www.eibar.eus webgunean) eta aukeratutako proiektuak 9.000 euroko beka jasoko du. Euskerazko ikerketak bultzatzeko beka izanik, lanak euskeraz egin beharko dira eta gehienez 18 hilabeteko epea egongo da lana burutzeko.
Aurten Juan San Martin bekaren 14. edizioa izango da eta antropologia, artea, pentsamendua, kazetaritza eta etnologia gaiak landu izan dira, besteak beste. Aurreko edizioetan 70 lagun aurkeztu dira guztira, 10 lan egin dira, 7 argitaratu eta 2 deialditan beka esleitu gabe geratu da.
2015eko beka Josu Ozaita eta Jaime Altunak jaso zuten, ‘Halloween edo Animen Gauaren ospakizunen inguruan Euskal Herrian eman den bilakaera eta partaideen diskurtso, bizipen eta praktiken azterketa’ egiteko. Azterketa horren emaitza da ‘Itzalitako kalabazen berpiztea’ lana eta hilaren 21ean, lan hori oinarri hartuta, ‘Gau beltza ospakizuna lantzeko ikastaroa’ egingo da Markeskuan UEUk antolatuta.