Juana erreginari buruzko antzezlana taularatuko dute gaur Coliseoan
2020/01/29
11:27
eta kitto!
Gaur arratsaldean “Mi reina Juana” antzezlana taularatuko du Helduen Hitza antzerki tailerrak Coliseo antzokian, 19:00etan, aurrerago Donostian parte hartuko duen Eibarko La Novena-Ikasten taldearekin egindako kultur elkartrukeari esker. Mariam Losadak zuzenduta, Maria Sanchez, Itziar Olaizola, Espe Unanue, Ana Ayerdi, Agurne Fernandez, Joaquin Mendia, Rosalia Formoso, Maria Octavia Gonzalez eta Kontxeta Perea antzezleek hartuko dute parte lan honetan. Kontatuko duten istorioa, berriz, Juana erreginarena da: gutxietsia eta gaizki hartua, Gaztela-Leongo Juana erreginak 46 urte eman zituen Tordesillasen, etxean sartuta, 1555ean hil zen arte. Bere senarra izan zen Fernando erregeak lehenengo eta Carlos V.a bere semeak ondoren, biak ahalegindu ziren beti boteretik urruti egon zedin. Sarrerak 5 euro balio du.