Juana Palop saxofonistak kontzertua emango du Azitainen
Eibarsax jaialdiaren hirugarren saioa izango da gaurkoa
2025/07/08
11:50
eta kitto!
Xabier Oruesagasti saxofonista eibartarrak Catarina Paiva dantzariarekin batera eskainitako saioak eman zion hasiera, domekan, Eibarsax nazioarteko saxofoi jaialdiari. Atzo, Xavier Larsson birtuosoaren txanda izan zen, eta gaur Juana Palop izango da protagonista.
Palop Oruesagastirekin batera ibili da Eibarsax prestatzen, baina gaurkoan antolakuntza lanak albo batera lagako ditu bere artea erakusteko. “Eszenako magnetismoagatik ezaguna, lirismoz eta edertasunez beteriko kontzertua eskainiko du. Programa goxo eta dotorea, belarria goxatzeko eta lasaitasunez entzuteko”, eibartarraren ustez.
Palopen saioa 20:00etan hasiko da, Azitaingo elizan, eta doakoa izango da, aforoa bete arte.