Julian Iantzik euskararen erabilera sustatzeko hitzaldia emango du gaur
Euskararen erabilera sustatzeko hitzaldia emango du gaur (martitzena, hilak 18) Julian Iantzi aurkezleak, 19.00etan Portalean, …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Gurasoak Ameriketan zeudela jaio zen Iantzi eta, handik Lesakara bueltan, 7 urte zituela, euskeraz eta ingelesez, besterik ez zuen berba egiten, baina frankismoaren azken urteak ziren eta oso esperientzia gogorra bizitzea egokitu zitzaion, eskolan gazteleraz ez zuelako ezer ulertzen eta, gainera, horregatik zigortu egiten zutelako. Gauzak horrela, gaztelera ikasi eta gero eta gehiago erabiltzen joan zen, euskera ia galdu arte. Bere esperientziak euskerarekiko sentsibilitate berezia izatea eragin dio eta, behin euskerara bueltan, euskalduntzeak bere bizitzari ekarritako onurak eta bestelako kontuak azalduko ditu hitzaldian. #@JulianIantzi1