Jürgen Landa musikari eibartarrak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 24an Coliseo antzokian

Julen Gutierrez (gitarra), Alex Gonzalez (gitarra), Miguel Beraza (baxua), Gaizka Uranga (perkusioa) eta Ivan Requejo (pianoa) ditu bidelagun bere proiektuan.
Jürgen Landa musikari eibartarrak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 24an Coliseo antzokian
2025/01/14 13:54
eta kitto!

JÜR, Jürgen Landa eibartarraren proiektu musikala da. Proiektuan Julen Gutierrez (gitarra), Alex Gonzalez (gitarra), Miguel Beraza (baxua), Gaizka Uranga (perkusioa) eta Ivan Requejo (pianoa) ditu bidelagun. Jürgen EITB-ko “Ztanda” saioko finalista izan da eta horrek bultzatu du bere nahia betetzera, baina lehenagotik kaleratuta zituen bere lan batzuk. Makis 37 taldearen “Azken akordiak” abestian parte hartu zuen eta bakarkako lanen artean “Denborari” edo “Noraezean” nabarmendu ditzazkegu. Pop-rock musika estiloan mugitzen da JÜR. Musikarekin zirrara sortu eta barrenak mugitzeko gaitasuna du, eta hori du helburu.

Sarrera: 5€

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era  eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.