Kalamua Judo Klubeko Olentzero Torneoa ospatu dute urtero bezala
                    2023/12/28
                    22:08
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gure herriko judo klubekoek, ohiturari jarraituz, sasoi hauetan jokatzen duten klubaren barruko torneoa egin dute egun hauetan. Horrela, Olentzero Torneoak urteko azken klase-egunak hartu ditu eta, maila bakoitzari dagokion tamainu eta pisuaren arabera, hainbat kopa banatu ditu (liga bakoitzari dagokiona), zilarrezko eta brontzeko dominekin batera.
              