Kalamua Judo Taldeko kideek gerriko beltz eta dan gehiago lortu dituzte

Jon Montiel, Javier Lamas eta Hegoi Estebanek Gerriko Beltza eta Judo Daneetarako Graduko azterketetan egon ziren zapatuan
Kalamua Judo Taldeko kideek gerriko beltz eta dan gehiago lortu dituzte
2025/12/22 16:12
Ekhi Belar Errasti

Zapatuan, abenduak 20, Gerriko Beltza eta Judo Danetarako Graduko azterketak egin ziren Euskadiko Judo eta Kirol Elkartuen Federazioak antolatuta, eta Kalamua Judo Klubeko zenbait ordezkari egon ziren bertan.

Azterketetan Jon Montielek Hirugarren Dana lortu zuen eta Javier Lamasek Lehenengo Dana. Azterketa egiteko, euren bikotea Hegoi Esteban izan zen, Kalamuako entrenatzailea, nor hurrengo urterako Laugarren dana prestatzen hasi den.

Judo taldetik diotenez, “Kalamua klubetik harro gaude Manu Aguirreren legatuari Gerriko Beltz eta Dan berriak gehitzen jarraitzen dugulako, eta etorkizunean judoka berriak sortzen jarraitzea espero dugu”. Eta, era berean, “eskerrak eman nahi dizkiogu Federazio Eskolari, prestakuntza-ikastaroetan egindako lanagatik, eta aipamen berezia egin nahi diogu Gorka Sagastumeri, bai ikasleen bai haien buru gauden irakasleen prestakuntzan izan duen inplikazio handiagatik”.