Kalamua klubeko judokak kadeteetako Espainiako Kopan aritu dira Kantabrian
Taldeko lau kirolari aritu ziren eta hirurentzat estreinaldia izan zen maila horretan
2025/10/07
12:08
eta kitto!
Asteburuan kadete mailako Espainiako Kopa lehiatu zen Kantabrian eta bertan izan ziren Kalamua judo klubeko lau kirolari. Taldetik esan digutenez, “emaitzak ez dira bikainak izan, baina hainbat randoritan esperientzia hartu ahal izan dute”.
Izan ere, Eibartik joandako lau judoken artean, Doha Shrirrek bakarrik zuen esperientzia maila horretan. 70 kg-koen artekoan aritu zen bera eta garaipen batekin eta bi porrotekin itzuli zen etxera.
Aner Gonzalez, bere aldetik, 55 kg-koen mailan aritu zen eta bi porrot jasan zituen. Eta azkenik, porrot bakarrarekin itzuli ziren etxera Julen Martin (66 kg) eta June Valladares (60 kg).
Kalamuakoek diote lanean jarraituko dute eta hurrengo geldialdia Anaitasuna Txapelketan egingo dute.