Kalean da Eibar Rebistaren Udako zenbakia

Azalean Udal Artxiboko 1962ko urteko irudia ikusi daiteke, Klub Deportiboaren egoitzaren inguruan izandako sutearena
Kalean da Eibar Rebistaren Udako zenbakia
2024/06/18 13:17
eta kitto!

Eibar Rebistak 165 zenbakiko alea kaleratu du, Udako sasoiari dagokiona. Zenbaki berri honetan ohiko kolaboratzaileen artikuluak irakurri daitezke: horrela, ez dira falta Jesus Arizabaleta, Silbia Hernandez, Asier Ezenarro, Juan Luis Ibarlucea, Joxe Aranberri, Ana Aranberri, Fernando Serrano, Txomin osoro, Idurre Albizu, Jose Francisco Gutierrez, jose Agustin Larrañaga eta Mireia Alonsorenak, beste batzuek artean.

Erdiko orrialdeak, betiko bidetik, Galeria de Eibarreses sekzioko argazkiekin osatu da eta azalean Udal Artxiboko 1962ko urteko irudia ikusi daiteke, orduko Dos de Mayoko Klub Deportiboaren egoitzaren inguruan izandako sutearena.