Kalean da Eibarko 24. Korrika Kulturalaren egitaraua
Eibarko kaleak berriro euskarazko kulturaz eta parte-hartzeaz beteko dira: otsailaren 28tik martxoaren 28ra bitartean, 24. Korrika Kulturalaren egitaraua izango da. Hilabete osoko eskaintza zabala prestatu du Korrika Batzordeak herritar guztiek parte har dezaten.
Zehazki, Soraluzeko Udalak, Eibarren AKEBAI-k, Eibarko Klub Deportiboa-k, UEU-k, AEK-k, Jaixak Herrixak Herrixandako-k, Arrate Kultur Elkartea-k, …eta kitto! Euskara Elkartea-k, Eibarko Mendiak Bizirik-ek eta Eibarko Udalak antolatu dute edizio honetako egitaraua.
Egitarau osoa:
-
Otsailaren 28, zapatua: Zuhaitz landaketa Soraluzen. 09:00 - Urkiazelai
-
Martxoak 7, zapatua: Basalgo proiektuari ez - Elkarretaratzea. 09:30 - Topinburu (Irteera Urkizutik)
-
Martxoak 10, martitzena: KAKA Antzezlana - 19:00 Coliseo Antzokia
-
Martxoak 10, martitzena: Mattin Iñiguez. Red-bull X-Alps - 19:00 - Portaleako Areto nagusia
-
Martxoak 11, eguena: Barredromoa - 19:00 - Depor Tabernan
-
Martxoak 16, astelehena: Barry Barrez - Umore bakarrizketa - 19:00 - Beleko Taberna
-
Martxoak 26, eguena: Korrika Txikia Eibarren - 15:15ean hasita - Erdigunea
-
Martxoak 26, eguena: Eguen Zuri. Argazki erakusketa eta hitzaldia - 19:00 - Topaleku
-
Martxoak 28, zapatua: Korrika Eguna Eibarren - Egun osoko egitaraua - 21:30ean Korrika