Kaleetan Kantuz taldea herriko kaleetara itzuli da
2023/12/18
12:07
eta kitto!
Zapatuan bueltatu zen Kaleetan Kantuz taldea Eibarko kaleetara. Izan ere, taldeak berriro ekin die entsegueri Mateo Gomez zuzendari berriaren gidaritzapean, eta zapatuan gogotsu jardun zuten Eibarko kaleak alaitzen . Beraiekin batera, ohikoa den bazala, Musika Eskolan soinu eta trikitixa irakaslea den Marisol Arrillagaren ikasleak egon ziren. Mateo Gomez taldeko zuzendaria Donostian bizi da eta Musikenen "Abesbatzen zuzendaritza"ren bigarren mailan ikasten dihardu.
Esperientzia Eskolaren hirugarren promozioaren “proiektu sozialaren” emaitza bezala sortu zen Kaleetan Kantuz, eta Ikasten Elkartearen parte izatera pasatu zen. Taldearen helburua Eibarko taberna eta kaleetan kantuan egiteko zegoen ohitura berreskuratzea da. Lehendabiziko irteera 2007ko abenduan egin zuten, gabonetako kantuz osatutako errepertorioarekin.