Kaleko denboraldiari amaiera emango dio Eibarko Musika Bandak
“Domeka eguerdiko kontzertu klasikoa izango da”, Andoni Vazquez zuzendariaren berbetan
2024/10/07
11:59
eta kitto!
Udaren amaierarekin batera bukatuko da Eibarko Musika Bandaren kaleko kontzertuen denboraldia. Horrela, domekan azkenengo aldiz ikusiko dugu Toribio Etxebarria kalean, datorren urtera arte.
Saioa 12:30ean hasiko da eta, Andoni Vazquez Santos Eibarko Musika Bandaren zuzendariaren berbetan: “Domeka eguerdiko kontzertu klasikoa izango da”. Horrela, pasodoblea, zarzuela, euskal konpositoreen pieza bat, La Paloma abestiaren bertsio ba (“bertsio berezi”, zuzendariak esan digunez).
Zerura begira ibiliko dira eta euria eginez gero Udaletxeko arkupean egingo dute. “Baina ea behingoz eguraldiak errespetatzen digun”, erregutu du zuzendariak.