Kaleko ikuskizuna ekarriko du bihar Demode Quartet laukoteak Eibarko kaleetara

Kaleko ikuskizuna ekarriko du  bihar Demode Quartet laukoteak Eibarko kaleetara
2024/02/23 eta kitto!

Antzerki Jardunaldien egitarauaren barne, Demode Quartet laukoteak GURPIL GAINEAN ikuskizun musikala ekarriko digu bihar Eibarrera. Umore handiko kaleko ikuskizun horrek publikoa liluratuko du. Kuatrizikloarekin Errebaletik Untzaga Plazara abiatuko dira, goiz (12:30) eta arratsaldez (19:30), euren abesti dibertigarriak kalean aurkitzen dituzten txokoetan abestuz.

Antzezleak: Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano, Karlos Nguema
Zuzendaritza: Patxi Barco
Musika zuzendaritza: Joli Pascualena

+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen