Kaleko kontzertuekin jarraituko du domekan Eibarko Musika Bandak
Toribio Etxebarria kalean egingo da, baina euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan
2025/05/27
11:38
eta kitto!
San Juan jaiak ate joka ditugula, Eibarko Musika Bandak kaleko urteko bigarren kontzertua emango du domekan, 12:30ean, Toribio Etxebarria kalean (euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan joko lukete).
Bixen Ibarrondo bandako zuzendariordeak gidatuko ditu musikariak domekan, Andoni Vazquez zuzendaria ezin izango delako bertan egon
Hona hemen egitaraua
Sanjuanetarako agenda bizia
Domekako kontzertuaren ondoren, datorren astean San Juan jaien inguruko ekitaldiekin hasiko da Eibarko Musika Banda, erresidentzietan kontzertuak eskainiko dituztelarik. Gero, beste ekintza batzuk prestatu dituzte jaietarako.