“Kantu kontari, ura dantzari” zapatuko ipuina eguerdiko 12:00etan izango da
“Kantu kontari, ura dantzari” ipuina eskainiko du Josune García de Bikuñak datorren zapatuan, hilak 25. Ordu aldaketa nabarmenarekin dator zapatuetako egitasmoa, oraingoan eguerdiko 12:00etan hasiko baita. Ohiko lekuan izango da, Portaleako areto nagusian, hain zuzen ere.
Bertara joateko asmoa dutenek Izena eman beharko dute aste honetan (urtarrilaren 20tik 23ra), FORMULARIO HONEN BIDEZ.
Kontalaria
Josune García de Bikuña naiz, ipuin kontalaria eta Sorlasean egitasmoaren sortzailea. Hezitzaile lanetan eman ditut azken 20 urteak eta beste horrenbeste euskararen irakaskuntzan eta normalizazioan.
Bitartean, musika, dantza, antzerki eta narrazioan formakuntza zabala jaso dut, eta esparru horietan guztietan aurkitu dut munduratzeko lengoaia.
Ipuinak
Ura da garenaren oinarri eta istorio ugari bidaiatzen ditu erreka, olatu eta tantetan. Itsasoan murgilduko gara, putzuetan salto egingo dugu eta euritan dantzan arituko gara.
Proposamenean, esku-soinua eta abestitxoak tartekatzen dira ipuinekin.