Karlos Elgezuako igogailu berriaren parean baranda ipintzeko lanean ari dira
2020/03/03
15:22
eta kitto!
Alkatetzatik jakinarazi dutenez, Eibarko Udaleko Obra sailak hala eskatuta, gaur egunean zehar Karlos Elgezuako igogailu berriaren parean baranda bat jartzen dabiltza horretarako kontratatu den enpresa bateko langileak. Azaldutakoaren arabera, “metro batzuk beherago oinezkoen pasabidea badago ere, askok ez dute erabiltzen eta errepidea gaizki gurutzatzen dute, bide segurtasuna eta euren buruarena arriskuan jarriz. Horrela, lan horrekin, oztopatu egin nahi da, galarazten ez bada, praktika hori”.