Kartoia eta ontzi arinak biltzeko edukiontziak aldatuko dituzte, emaitzak hobetzeko asmoz
Mutikun hasiko dira edukiontzi berriak jartzen, azaroaren 6an, eta azaroan zehar aldatuko dituzte gainerako herrietan ere. Eibarren, azaroaren 14tik 20ra bitartean egingo dute aldaketa eta guztira 139 edukiontzi ordezkatuko dira. Zerbitzu berria abenduaren 1ean ipiniko da martxan eta Prezero enpresak emango du. Mankomunitateak zortzi urteko kontratua sinatu du enpresarekin, “gehienez 8.153.675 euroko aurrekontuarekin, kontuan hartuta enpresak kobratuko duen zenbateko osoa aldakorra izango dela jasoko dituzten edukiontzi kopuruaren arabera. Kontratuak paperaren eta kartoiaren frakzioen bilketa, ontzi arinena eta pilena barne hartzen ditu, baita edukiontzien garbiketa ere”.
Bestalde, eskualdean aldatuko diren edukiontziak identifikatzeko, ““Agur!” dioen pegatina bat jarri die Mankomunitateak, herritarrek jakin dezaten laster edukiontzi hori karga lateraldun baten ordez aldatuko dela”.