Keegan McInroek kontzertua emango du gaur 20:00etan Zaizoi tabernan
Europan zehar egiten ari den biraren baitan antolatu dute emanaldia.
2025/09/26
13:30
eta kitto!
Europan zehar egiten ari den biraren baitan antolatutako kontzertua emango du gaur Keegan McInroek, 20:00etatik aurrera, Zaizoi tabernan. Aurretik ere hainbatetan aritu izan da Keegan McInroe Eibarren, Ez Dok tabernan, baina gaurkoa izango da Zaizoi tabernan ematen duen lehen kontzertua. Texasko Fort Worth hirian bizi den idazle eta musikaria da Keegan McInroe. Trobadore zaharren bidetik, azken bi hamarkadetan mundu osoko errepide, baso eta hiriak zeharkatu ditu. Han eta hemen bizi izandako esperientziak eta ikasitakoa folk, country eta blues musikaren eraginarekin nahastu eta gero, istorioetan oinarritutako musika propioa sortu du.