Kezka Dantza Taldearen erakusketa egingo da Deporren urrian zehar
2020/10/01
16:04
eta kitto!
Azken hiru urteotan Kezkak egindako dantza-ekitaldietako argazkien hautaketa jasoko duen erakusketa jasoko du urriaren 1etik 31ra Deporrek, Klub Deportiboko Argazkilaritza taldearen laguntzarekin antolatutako egitasmoan. Hamar argazkilariren argazkiak egongo dira ikusgai: Felipe Loiola, Iñaki Zugasti, Gorka Bravo, Ekaitz Zilarmendi, Eire Vila, Malen Jainaga, Josu Garate, Amaia Rodriguez, Jose Valderrey, Idoia Lahidalga eta Fernando Retolazarenak.
Santa Kurutzeko soka-dantza, Eibar 1937 ikuskizuna, Dantza filmaren grabaketa, San Joan eguneko aurreskua, Arrateko ezpata-dantza, Martin Zalakain ikuskizuna, Anberesen (Belgika) eskainitako Arrateko ezpata-dantza, Eibarko Euskal Jaia, Eibarko Dantzari Eguna, Dantzan Biharrian egoitzan egindako ekitaldiak Soka erakusketaren bueltan, Gipuzkoako Diputazioan Urrezko Dominaren ematen ekitaldian eskainitako ezpata-dantza, eta baita azken hilabeteetan musukoekin eta babes neurriekin egindako Euskal Jaiko kalejira edo Coliseoko soka-dantza erakusten dute argazkiek.